Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sofistikatu, sofistika, sofistikatzen 1 du ad teknika edo jarduera berrien bidez konplexuago edo bereziago bihurtu.

Geroago, primateek sofistikatu egin zituzten estrategia haiek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.

2 (era burutua izenondo gisa) naturala edo bakuna ez dena; konplexutasun tekniko handia erakusten duena. (pertsonez)

Ederra zen oso, sofistikatua ez ordea, naturala ematen zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Sofistikatua baina ez gehiegi, utzikeria-ukitu ondo estudiatu batzuekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Ilehori bat aurkitu nahi nuen, sofistikatu samarra.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Ikusleek, sinple zein sofistikatuek, badakite zeren bila doazen antzerkira.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

Ile laranjagatik izan ez balitz, ez zukeen igarriko, agian, aurrean zeukan emakume sofistikatu hura Irene zenik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 195. orr.

Karlomagno bezain gerra-jaun sofistikatu eta konparatiboki zibilizatuaren inperioaren patuak ezintasun horren adibide dramatikoa ematen digu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Orkideei buruz hitz egiten ari zen bikote sofistikatu bat bere ondoan: fotometriaz loratzen dira orkideak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.

3 (era burutua izenondo gisa, tresna eta gailuez)

Denboraren makinan edo beste makina sofistikaturen batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 85. orr.

Gaur egun, bosgarren belaunaldiko DIUak ditugu: [...] seguruagoak dira eta eragiteko mekanismo sofistikatuagoak dituzte. "Asmatu berri duten tortura-aparatu sofistikaturen bat" pentsatu duzu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 101. orr.

GPS mapak, deien jatorria ezagutzeko aparatu sofistikatuak...  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Esku batean pistola sofistikatu bat zuen, laser izpien jaurtigailu edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Inoiz egin den edozein tresna elektroniko baino konputagailu sofistikatuago batek kontrolatzen du aparatu osoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

Tresna elektriko arras sofistikatuak erosi nituen Honoréren sukalderako.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 22. orr.

4 (era burutua izenondo gisa, bestelakoez)

Honelako eskari bat Mendebaldeko elite sofistikatuari erabat zentzugabea irudituko litzaioke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 394. orr.

Auzo onean, adreilu gorrizko eraikin itxurosoa daukate, Ertzaintza sofistikatuagoa baita, europarragoa, lorategi eta guzti kasernan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 110. orr.

Leku lauetan operazioak egiteko asmaturiko ekipamendu sofistikatu eta garestiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Metodo analitiko bizkor eta sentikorretan oinarrituriko teknologia kimiko sofistikatuaren adibide dira usaimena eta dastamena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

Badaude arazo horiek saihestu nahi dituzten teoria sofistikatuagoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Baina BEKOZ jantzirik zoazenean ez zaizu komeni itxura sofistikatuegia ematea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.

Serenissimaren garaietatik, Veneziak ez zuen hain bizitza sofistikaturik ezagutu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

Mendebaldeko musika sofistikatuena soka koartetoena da nire ustez.  Berria - Kultura   2006-01-27

Antolatu dudan plana espioitzako filmena baino sofistikatuagoa baita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Hori baino modu sofistikatuagoan dihardute muskuluek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gizarte sofistikatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus