Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Platonek jadanik kritikatu zuen Eleatar Zenon dialektiko sotila bera sofista gaiztotzat joz, zeren bere antzea erakustearren edozein esakune itxurazko argumentuen bitartez frogatu eta berehala hain indartsuak diren besteen bitartez berriro ukatzea saiatzen baitzuen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 192. orr.
Sofistek engainua bilatzen dute hitzarekin eta aberasteko idazten dute. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.
Izaera eta bizimodu berri eta arraroa baita Sokratesena: ez da sofista, ezta ohiko jakintsua ere. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.
Sofistika itxurazko jakituria besterik ez da, inola ere ez erreala; beraz, itxurazko jakituriarekin egiten du negozio sofistak, inola ere ez errealarekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.
Konturatu baitira sofistak, hitza bera, egiaren gordetegi sokratikoa baino gehiago, boterea dela giza auzietan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.
Sofistak ez baitziren izateaz batere arduratu, giza bizitza praktikoaz baizik, batez ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.
Sofista grekoek balio ororen erlatibotasunetik, diskurtsoaren eta erretorikaren garrantzia ondorioztatzen zuten. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 19. orr.
Baina beude ene sofista molde nazkagarriak! Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 113. orr.
Esklabotzaren filosofiatik egin ohi den interpretazio sofistak bakarrik nahas dezake egia eternoak desberdina dela garbi utzitakoa. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.
Honen aurrean ezin daiteke ezein itxura sofista faltsu atxiki, baizik honek berehala salatu behar du bere burua, bere estalketaren oinarria edozein izanda ere. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.
Sokrates baita irakasle sofista. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.
Akademia eta aholkularitza mundutik datozen sofista berriek asmatutako erretorika. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 173. orr.
Enpresaren managementaren teorian errotu da azken urteetan enpresaren erantzukizun soziala areagotu beharra, bai guru eta sofista berri handien obran, eta baita egungo managementak gurtzen dituen eredu ospetsuetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.
Sofistak, gehienetan, sofazaleak Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 47. orr.