Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zenbat eta pobreago sujetak, hainbat ugariago familiak; zenbat eta zergaz zamatuago, hainbat eta errazago ordainbidea: bi sofisma horiek beti hondatu dituzte eta beti hondatuko dituzte monarkia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 101. orr.
Hori sofisma hutsa da, honetan oinarritua: gizadiari ez zaio batere baliagarri halako gizaki bat badela sinestea; aldiz, oso baliagarria zaio Jainkoa badela sinestea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 124. orr.
Uste dut haien artean hori esan zuena zentzu oso zuzeneko gizona zela, eta higuin zuela sofismak onartu beharra. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 231. orr.
Kontzientziaren ziztadak ez datoz espiritutik; bihotzaren fruituak dira, eta buruaren sofismek ez dituzte inoiz itzaliko arimaren sentimenduak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.
Merezi du arazo hauek zehaztasun geometrikoz aztertzea, sofismen lainoei, hizjario xarmatzaileei, eta zalantza lotsakorrei zirrikiturik utzi gabe. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.