Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sodioa metal dejeneratua da: izan, hitzaren zentzu kimikoan baino ez da metala. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.
Potasioa, esan dudanez, sodioaren bikia da, baina are indar handiagoz erreakzionatzen du airearekin eta urarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.
Beste substantzia batzuk ere badira -sodioa eta kaltzioa, besteak beste- odolean eta gernuan kontzentrazio berdin samarra dutenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.
Haize hegoak jotzen duenean nerbio sistemaren barruan sodio eta potasiozko partikulen dantza gelditu egiten da eta horixe omen zen haize hegoarekin hainbat pertsonak sentitzen zuten ondoezaren arrazoia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.
Tokaimurako zentralean (Japonia) bizpahiru tona sodio likidoren ihesa izan zen. Berria - Gaiak 2004-08-10
Zilarbizia tantatxotan sublimatzea, sodioa kloruro bihurtu eta osatzen dituen taulatxo kristal-saretuetan ezagutzea mikroskopiora. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Bere sodio-lanparen argiarekin parekatu zuen, berehala ezkutarazten baititu kolorea eta ñabardura xumeak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.
Katuetan eta tximinoetan posible da ezarpena aldatzea hipotalamoko sodio- edo kaltzio-kontzentrazioa handituz. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.
Tubuluetako zelula espezializatuek energia erabiltzen dute [...] sodio ioiak berriro odol-kapilarretara bultzatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.
Hala transferituriko sodio kloruroak kontzentratuago bihurtzen du odola. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 193. orr.
Batzuetan begietatik sodio-kloruro hidratatuaren jario ugaria izaten du lagun. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 147. orr.
Lehergailua sodio kloratoz osatua zegoen. Berria - Euskal Herria 2004-03-16
Azido sulfurikoa, sodio kloratoa, binil kloruro monomeroa, sodio dikromatoa... Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Lehen gatz larria eta xehea baizik ez genuela, egun Camargue, Maldon, Guèrande eta beste hainbat tokitakoa kontsumitzen dugu, hainbat agerpenetan: gemma, kristal larritan, lurrinduak (hainbat espeziaz), sodio-glutamatoa, gesala (potasio-nitratoa), gatz urdin edo grisa, itsas gatza, etc. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.
sodio ioiak (3)