Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Buzoiari kanpotik begiratu, zer etor daitekeen pentsatu, ireki, sobreak hartu eta gora igo sobre bakoitzaren edukina hatz mamiez imajinatzen saiatuz. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.
Ordurako, sobretik aterata, eskuan izango duzu nortasun agiria eta ardao koloreko pasaporte berria. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 115. orr.
Guztia hartu, sobre batean sartu, eta Txoforen lantokira bidali nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.
Propio bereizi nuen materiala sobre txiki batean sartu eta komedorera abiatu nintzen gauzak lehen zeuden bezala utzi ondoren. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 108. orr.
Ez zuen sobrearen atzealdeko inizialak ikusi beharrik izan gutuna gailurretik zetorrela ohartzeko. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 77. orr.
Sobre bat eskuetan zuela agertu zen Catherine. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 117. orr.
Bankuko sobreak eta publizitatea batez ere. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.
Babarrun pinto edo zurizko zopa, patata zopa, juliana zopa sobretan, oilasko zopa sobretan, edo babarrun pintozko zopa sobretan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.