Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire gurasoei ez zitzaien askorik sobratuko hileko soldatatik, baina sobratzen zen apur hura gordetzen ohituagoak ziren gastatzen baino. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.
Sukaldariak esku ona zuen haietarako, eta Sawyer jatetxean ez zen behin ere sobratzen saltxitxarik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.
Antonio Musu-tristeren azalpenei kasu egitera, guti batzuk baizik ez ziren sobratu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.
Ez zitzaiola inch bat ere sobratzen. hain zapore gaitza zuten, ezen uko egin bainion sobratu zena saltzeari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.
Igandean sobratutako arrozesnea jaten hasi zirelarik begietara behatu zion. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.
Sukaldariak beti gordetzen dizkie sobratutako ogi pusketak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Konponduko dugu dirua sobratzen dugunean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
· Egin beza berorrek, etxekoandre, mantarren batzuk sobratzeko moduak, norberak behar duena ez da-eta faltatuko, nik ere min pixka bat bai baitut nire gerruntzean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.
Sokrates maitea, ez al duk zikuta apur bat niretzat sobratua? Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 138. orr.