Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sobornaezin izond ezin sobornatuzkoa.
Bezatzailea [...] adarra jo besterik egin ez zien morroi gogor sobornaezina, horratx orain, begiak malkotan blai. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 63. orr.
Sapa sobornaezinak tantez bete du gidariaren aurpegia, eta ez dakiela erantzun dizu, hor ondoan Leroy Merlin bat dagoela, bertan ere altzariak eta etxerako gauzak saltzen dituztela. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 77. orr.