Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sobietar (orobat sovietar g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sobietar agertzen da) 1 izlag sobietei dagokiena; Sobietar Batasun ohiari dagokiona.

Stalin, eta, harekin batera, sobietar agintari guztiak, Estatua, Alderdia, justizia eta prentsa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.

Sobietar politikaria, 1909-1989.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

-Kim Philby sobietar espia ospetsua Gernikan izan zen, hara!  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 84. orr.

Afrikako eta Asiako herrialdeak hirugarren mundukoak deiturikoak kezkatuta zeuden, AEB Ameriketako Estatu Batuak eta SESB Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna garatzeko bidean zeuden herrialdeak kontrolatu nahian zebiltzalako.  Berria - Harian   2006-01-21

Kirgiztan estatua Sobietar errepublika ohi bat da, bost milioi herritarrekin arrunt Asiako aldean kokatua.  Herria   2005-03-31

Georgiako errepublika sobietar ohira bidaliko zuela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 45. orr.

Titoren komunisgoak ez zuen ondarrekotz Sobietar menpekotasuna onetsi eta 1949 an elgarren arteko haustura egin zuten Stalin eta Titok.  Herria   2001-11-15

Stalinen eta sobietar botere guztiaren adostasuna eta laguntza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Lana argitaratzeak kalte handia egingo dio komunismoari, alegia sobietar botereari, sobietar herriari.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 72. orr.

Fisikari sobietar gazteek muinetaraino miresten zaituzte.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.

Sobietar blokearen hondamendiarekin batera, kapitalismoak zuen eragozpen handienetako bat desagertu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Garai sobietarreko zurruntasuna eta estilo uniformea.  Berria - Kultura   2006-01-03

Afganistango sobietar inbasioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

• 2 iz Sobietar Batasun ohiko herritarra.

Errusiarra eta sobietarra naiz, ezer izatekotan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 188. orr.

Amerikarren eta sobietarrren arteko Gerla Hotzaren ondorioz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.

Mundu Gerran, 1939ko abuztuan, sobietarrek inbaditu zuten Estonia, Sobietar Batasunak eta Alemania naziak egindako tratua dela eta.  Berria - Kultura   2006-01-03

Sobietarrek erasoa jo eta milaka lagun hil ziren [Hungarian].  Berria - Mundua   2004-04-29

Diktadoreak Gustavo Duran sobietarren agentea eta homosexuala dela haizatzeko agindua ematen du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Sobietarrak xakean munduko onenak ziren, baina Brooklyneko mutilak erraz gainditu zituen denak.  Berria - Kirola   2004-07-23

Beldurrez josi zuen sobietar oro.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 202. orr.

Beste alde batetik, ehunen bat sobietar genetista, aurpegiak zorrotz, besoak gurutzaturik, harri eta zur mezatan egoteaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 42. orr.

3 Sobietar Batasun (72 agerraldi, 11 liburu eta 18 artikulutan) Errusiar inperioan 1917an sortu zen estatuaren izena. ik sobiet 3.

Sobietar Batasuna eta Estatu Batuak K.o. 1956an elkarren aurrean aurkitu ziren, lur gainean bizirik zirauten bi botere handi bakar gisan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

1940an Sobietar Batasunak gerra deklaratu zion Finlandiari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

1957an Sobietar Batasuneko Atzerriko ministro izendatu zuten.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 26. orr.

Orduan Kubaren eta Sobietar Batasunaren arteko harremanak onak ziren eta sarri joaten omen zen Kubara.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 202. orr.

Béla Kun-ek gidatutako gobernu iraultzaileak 133 egun iraun zuen, Errumaniak Hungaria inbaditu eta Sobietar Batasunera ihes egin baitzuen Kun-ek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Sobietar Batasun ohiko lan esparruetan egin ziren gehiegikeriak ahaztu ez zitezen sortutako erakundea.  Berria - Gaiak   2004-09-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus