Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sobatu, soba, sobatzen du ad eskukatu.
Ohean sartu dira, larrua larruaren kontra, dena, goitik beheraino elkarri eskainiz, gorputz atal guztiak ukituz, mamituz, sobatuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.
Urrutitik ere sobatua ematen zian, festara joandako guztiek eskua bizkarretik pasa izan baliote bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.