Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garai batean Frantzia osoa barrez jarri zuen Fernand Raynauden sketch bat. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.
Berbenetan mingaina dantzatzen trebe ziren imitatzaile batzuek, normandiar erara jantzita, sketchak egiten zituzten patoisez, jendeak barre egiten zuen. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 43. orr.
Sketx batzu, Pantzoren umorearen lekuko direnak, telebixtan ikusten diren horien idurikoak. Herria 2005-11-03
Pintura-sekuentzia tradizionaletan (gurutze-bidea da hemen ere prototipoa), sketch erdi-autonomo bat irudikatzen du irudi bakoitzak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.
Horren isla telebistako umore saio bateko sketchak: pertsonaia batzuk talibanen antzera mozorroturik ageri dira, euren txano eta bizar luzeekin, eta besteak USAko soldadu barregarri, bandera eskuan, denak ere lelokeriak egiten. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.
Lau edo bost sketch-marrazkiz osatutako kartel bat diseinatuko dut. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.