Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afaria egingo dugu, situazioaren urgentziaren araberakoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 411. orr.
Linterna magikoak oraindik bizi gabeko situazioak proiektatu ditu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.
Neskatoa lasai zegoen, situazioa ederki menderatzeko gauza zela ikusiko bailuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 110. orr.
Beste situazio batean bromatan hartu izango nion ateraldia, baina haren aurpegierak besterik adierazten zuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 96. orr.
Iritsitakoan, ez bainuen ene situazioneaz baliatu nahi, poltsatik hirurogeita hamabost sos atera eta eman nizkion kotxeroari. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.
Henryk gero esplikatzen zion, lau haurrideek, handikapik jasan gabe, situazio politak erdietsi zituztela, estatuko funtzio publiko ezberdinetan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 46. orr.
Aitama zaharrak haurrek lortu situazioneez harro ziren. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 70. orr.