Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sistematizatu, sistematiza, sistematizatzen 1 du ad elementu multzo bat sistema bat osatzera ekarri.

Teoria hau Raymond Vernonek sistematizatu zuen, eta produktuaren ziklo esaten zaio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Adibideak eman zituen, bertsolaritzaren barne-legeak sistematizatu eta aurkeztu zituen, generoak sailkatu zituen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Hinduismoko metodo zaharrek -Jogasutran sistematizaturik daudenek- azaltzen dituzten erlaxatzeko teknikak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 28. orr.

Kontenplazio hau San Bonabenturaren ohiko doktrina da, Itinerarium mentis in Deum liburuan sistematizatu zuen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.

Informazio mardula dago batzordearen esku, eta hori guztia sistematizatuz egin dugu txostena.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Gure asmoa da talentu apartekoak identifikatzeko prozesuak sistematizatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Bateraezinak diren zenbait proposizio, elkarri egokitzen ez zaizkion esanahiak, batera sistematizatu ezin diren kontzeptuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.

Araudiak espazio publikoaren kontrola sistematizatzen du, eta askatasunak murrizten ditu.  Berria - Harian   2006-01-31

2 (era burutua izenondo gisa)

Kontuan hartu behar du ikasle etorkinen jatorrizko hizkuntzak ezin direla eskolako praktika sistematizatuan sartu, baina hauen presentzia ziurtatzea beharrezkoa dela ikasleen garapenerako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Ekimen honek Euskal Herriko enpresen inguruko informazioa modu sistematizatuan eskainiko dio ikus-entzunezkoen industriari.  Berria - Kultura   2004-12-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus