Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lan hau historikoki ez ezik sistematikoki ere Arrazoimen hutsaren kritikaren benetako muinera iristeko aurre-jolasa edo prestaketa da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.
Komunitate linguistiko baten parte garen neurrian objektu fisiko batzuk (hitzak) sistematikoki eta modu jakin batean interpretatzeko gai gara. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.
Lehenbiziko hilabetean, beraz, sistematikoki aztertu zituen, ikusiz eta ukituz, etxeko gauza txiki guztiak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.
Ibaien egoera sistematikoki neurtu ahal izateko metodologia. Berria - Gaiak 2004-01-23
Sailkaketa hau sistematikoki egin da printzipio komun batetik abiatuta, hots, juzgatzeko ahalmenetik abiatuta. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 64. orr.
Oroimen artifizial hori da, hain zuzen ere, bertsolariaren egitekoari hertsikien lotzen zaiona, baita kontziente eta sistematikoki landu eta hobetu daitekeena ere. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.
Auzia bozgorailu bihurtu nahi dugu horrelako prozesu guztietan tortura sistematikoki erabili dela argitara emateko. Berria - Harian 2006-01-10
Afrikan, Latino Amerikan, nazioarteko finantza-erakundeek [...] sistematikoki sustatu dute kapitalismoaren sarrera. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Gizarte prekapitalistetan [...] ekonomia ez zen alor beregaina; aitzitik, sistematikoki txertatua zegoen gizarte-harremanetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.
Arrazoimenaren batasuna indeterminatua da bere baitan adimenak bere adigaiak sistematikoki lotzeko dituen baldintzei dagokienez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 234. orr.
Armada izanik Estatu weberiar modernoaren zutabe, mutil gazteak sistematikoki zikiratu izan ditu armadak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.
Bere garajearen parean aparkatzea zure autoa sistematikoki. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 78. orr.
eskubideak sistematikoki urratzen (7); ia sistematikoki (3); sistematikoki erabiltzen (6); sistematikoki gertatzen (3); sistematikoki hiltzen (3); sistematikoki ukatzen (3); sistematikoki urratzen (11); sistematikoki urratzen dira (4)