Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sinu1 1 iz angelu batez mintzatuz, angelu hori hartzen duen triangelu angeluzuzenaren aurkako katetoaren eta hipotenusaren luzeren arteko zatidura.
Angelu baten sinua eta kosinua zenbakiak dira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.
Bere sinuari eta kosinuari esker ezagutu daiteke angelu bat, zuzenean neurtu beharrik gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 72. orr.
Zirkulu oso baten ibilbidea (bidean egiten diren angeluen sinuak kalkulaturik eta denboran zehar marraztuta). «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Kalkulu astronomiko ororen doitasuna sinu-taularen zehaztasunean datza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 253. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
sinu taulak (3)
angelu baten sinua (3); sinua eta kosinua (3)