Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poliziaren emisorak sintonizatzen nituen, ea aditzen nuen Brent inguratzen ari zirela adierazten zuen zerbait. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 123. orr.
Loiola sintonizatu beharrean nahiago zutenak Arrate Irratia entzun. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 89. orr.
Irratia piztu, eta sintonizatzen hasi da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 150. orr.
Ongi etorri gaur ere Txirene irratia sintonizatu duzuenoi! Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 12. orr.
Bere behinolako bulegoan alemaniar irratia sintonizatu du eta ateari giltza eman dio. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.
Uhin laburretan zegoen sintonizatuta, ia ez entzuteko moduan, baina piztuta. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 132. orr.
Irrati bat frekuentziatik kanpo sintonizatuta dagoenean bezala. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.
Garrasiak hasi ziren berriro Harryren buru barruan... baina oraingoan gaizki sintonizaturiko irrati batetik zetozela ematen zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.
Gau hartan afalondoan berriak sintonizatu nituenean, lehenbiziko aldiz ohartu nintzen berriak zalaparta gutxiago egiten zuela. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 124. orr.
Irratian umoristen saioak sintonizatzen zituen, lehiaketak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.
Gaizki sintonizatuta dagoen irratsaio bat entzutean. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 85. orr.
Baina zu han zeunden, nonbaiten, zehatz kokatzeko beharrik ez zuen lekuren batean, berearekin sintonizatua zegoen maiztasun batean. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.
Orduantxe sintonizatu zuen mutilak errealitatearekin. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 154. orr.
Segundo batzuk behar izan zituen munduarekin sintonizatzeko. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.
Baina era berean, halako sen berezia zuen, garaiko munduarekin sintonizatzeko (ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik). Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.
Inguruarekin sintonizatzen zekien; baina une berean, errealitatearen mugak gainditzen ere bai, mundu berri baten ametsa pizten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.