Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sintonia 1 iz irrati edo telebista-emankizun baten hasiera edo bukaeraren ezaugarri den doinua.

Radio Segurako kantu eskaintza orduaren sintonia.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 21. orr.

Hasteko, La clave telebista saioko sintonia joko du orkestrak.  Berria - Kultura   2004-10-27

Sintoniaren ondoren, Goetheplatzen entzundako Hitlerren hitz berak errepikatu zituen irratiak: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.

Bideo pantailan, berriz, PPren hauteskunde sintonia ospetsua jo eta jo.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Beti bezala, irratsaio honen hasieran Zaharra zara Bilbo kantuaren musika, Gariren ahotsa... sintonia itzela, ez duzue uste, txirenetarrok?  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 12. orr.

2 igorgailu baten eta hargailu baten arteko maiztasun berdintasuna, bereziki irrati edo telebista igorgailu baten seinalea hartzea ahalbidetzen duena.

Aparatu irrati-hartzaile bat zen funtsean, maiztasun-alde txiki-txikiak atzematen zituena: eta, baiki, kolpetik sintoniatik irten, eta lastategiko txakurra bezala zaunka hasteko, aski zuen operadorea aulki gainean higitzea, edo esku bat mugitzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 82. orr.

3 bat etortzea.

Sintonia eta adostasuna nagusi izan zen, ekarpen ugari egin zituzten ordezkarien artean.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Gero eta argiago dago haien arteko sintonia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 271. orr.

Hasieratik eduki genuen elkarrenganako sintonia ona.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 95. orr.

Ni batez ere Karmelo eta Rubenekin ibili naiz; badirudi bidaia honetara bakarrik etorri izanak gure artean sintonia berezia sortzen duela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 90. orr.

Bestela -erantzun fisikorik gabe esan nahi dut- ez duzu behar bezalako sintonia emozionalik lortzen, eta sexu-jarduera zentzurik gabeko kamasutra bihurtzen da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Giro ona, eta sintonia herrikideen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Sektore horrekin genuen sintonia berreskuratu nahi dugu eta gure jarduera euskal zentro politikoan kokatu nahi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Bileretan izaniko «sintonia maila oso esanguratsuak» azpimarratu zituen Olanok.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

4 irud/hed

Obra ikusteko sintonia horretan jarri behar dugu.  Berria - Kultura   2004-02-26

Kanpotik, badirudi, zuek Tabako Fabrikaz duzuen ikuspegia eta Bearing Pointek egindako txostena ez daudela sintonia berean.  Berria - Harian   2006-01-18

Prentsan irakurri dudanagatik, sumatzen dut beste idazle batzuk ere egon daitezkeela sintonia horretan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.

Modu berean, desberdintze terminalak, gorputzean atzeman daitezkeen zelula mota hain desberdinak eragiten dituenak, kontserbaturiko zenbait gene multzo erabiltzen ditu, elkarrekiko sintonian, bere eragiketan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sintonia ona (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus