Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sintomatologia iz sintomen multzoa.
Ez da soilik goibel egotea; sintomatologia bat dauka depresioak. Berria - Gaiak 2006-04-02
Badaude botikak eta gaixotasunak depresioaren antzeko sintomatologia eragiten dutenak. Berria - Gaiak 2006-04-02
Sintomatologiaren larritasuna sailkatzeko Letamendiak bost mailetan banatzen du gaitza. Berria - Kirola 2004-09-30
Betiko teoria izan da garuneko molekula batzuk gutxitu egiten direla, eta gutxitze horrek dakarrela depresioaren sintomatologia somatiko guztia. Berria - Gaiak 2006-04-02
Hori gaur egunean normala da, gizarte eri honen sintomatologia jakinekoa; zurea larrixeagoa izatea, besterik ez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 79. orr.