Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Substantzia horrek kimioterapian daudenentzat ekartzen duen lasaitasun sintomatikoa azpimarratu nahi izan dute elkarteko ordezkariek. Berria - Euskal Herria 2004-10-20
Hiesa gaitzaren aldi sintomatikoa eta infekziosoa da, gaitzaren aldi terminala. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.
Esklerosis mesialak eragindako epilepsia fokal tenporal sintomatikoa dutenei asko lagundu ahalko diegu. Berria - Gaiak 2004-11-10
Perspektibak [...] mugak ezartzen dizkio orobat, begirada batek ikusten duen alor bat bezala antolatzen du (veduta bat bezala, ikuspegi bat bezala, lehendabiziko paisaia margotuak izendatzeko erabiltzen zen izen aski sintomatiko hura bera erabiltzeko). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.
Sintomatikoa da, esaterako, Italiako irakurle gazteek Osvaldo Soriano irakurtzen jarraitzea. Berria - Kultura 2004-02-08
Larria, ez dakit den, baina sintomatikoa, bada. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 186. orr.
Bada beste tesi ospetsu bat, oso modu sintomatikoan harekin bat datorrena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.
Tajo ibaia han atzean genuela, gazte bi poetak, bata asmatikoa bestea sintomatikoa, biak parapatetikoak, portugesez olerkiak esaten. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 39. orr.