Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaur egun badira sintoma horiei aurre egiteko tratamendu ugari. Berria - Gaiak 2004-04-11
-Sindromearen sintoma guztiak dituzu. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 69. orr.
Hori depresio arin baten sintoma izan daiteke. Berria - Gaiak 2004-12-29
Uremiaren sintomak desagertuz zihoazen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.
Gaitzaren sintomak sentitu orduko medikuarena joatea ezinbestekoa dela gogorarazi dute sendagileek. Berria - Gaiak 2006-01-17
Estatuen gerran edo klaseen arteko borrokan kolapsoaren hurbileko kausak gaixotasun espiritualaren sintomak baino ez ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.
Sintoma horiekin batera, erreflexuak galtzen dira eta halako gogogabezia eta urruntasuna sortzen bizitzarekiko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.
Gaixotasun haren sintomarik behinena autoestimaren desagertze erabatekoa baita. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 163. orr.
Sintometan oinarritutako medikuntzatik geneetan oinarritutako medikuntzara. Berria - Gaiak 2004-09-16
Urte haren bukaeran aitaren eritasunaren sintomek okerrera egin zuten. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 95. orr.
Sendagaiekin sintomak tapatu bai, baina gaixotasuna ez da sendatzen. Berria - Harian 2005-07-02
Nerbio sistemaren gaixotasuna da Parkinsonen gaitza, eta dardara eta giharren zurruntasuna dira sintoma nagusiak. Berria - Euskal Herria 2006-04-11
Gaur senarrari tokatu zaio oheratzea: hotzikarak eta sukarra, gripearen sintoma ezagunak. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 245. orr.
Sintoma nabarmenenak sukar handia eta giltzaduretako oinazea dira. Berria - Gaiak 2006-03-04
Gaitzaren sintoma jakin batzuei aurre egiten diete botika horiek, baina ez gaitzari bere osotasunean. Berria - Gaiak 2006-01-22
Sintoma argirik gabeko anorexia eta bulimia kasuak ugaritzen ari dira. Berria - Euskal Herria 2004-10-31
Sintoma fisiologikorik ez zutela zirudien arren, alterazio nabarmena izan zuten animaliek izaeran eta jokabidean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Lobulu frontaleko tumor baten lehen operazioa 1884an egin zen, eta sintoma psikiatriko hutsengatik egindako lobulu frontal baten lehen ebakuntza, berriz, 1888an. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Lehenengo maila, prozesu inkontzienteen antolamenduari dagokiona (sintoma neurotikoak, ametsak), eta bigarren maila, psikologia tradizionalak kontuan hartzen zuena (pentsamendu ohartua). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Horiek bihotzekoaren ohiko sintomak zirela jakiteko beste irakurria nintzen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.
Poliomielitisaren hasierako sintomak nekea, sukarra, buruko mina, gorakoak, zurruntasuna eta lepoko eta gorputz adarretako mina izan ohi dira. Berria - Gaiak 2004-01-16
Orduan, gaitzaren lehenengo sintomak agertzen hasten dira: azaleko lesioak, infekzioak, sukarra, beherakoa, jateko gogo gutxiago eta nekea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.
Ageriko sintoma gutxi dituzten gaixotasun kroniko asko daude eta haietako askoren ondorioa izaten da erekzioaren disfuntzioa batzuetan. Berria - Gaiak 2004-11-21
Denek eztarriko mina izan zutela gaitzaren bestelako sintomak agertu aurretik. Berria - Gaiak 2004-07-29
Medikuntza konbentzionalak gaixotasun sintomen aurrean diagnostikoa egin eta hori tratatzen du. Berria - Harian 2005-07-02
Israelgo hegoaldeko etxaldeetako lau langile erietxean sartu zituzten atzo gripe sintomekin. Urtarrilaren 27an hainbat hegazti akabatu ostean sukar handia eta pneumonia sintomak hasi zitzaizkion. Berria - Gaiak 2006-03-18
Fuerteventura uharteko uretan 13 etorkin hilda eta beste lau hipotermia sintoma handiekin aurkitu zituzten atzo ontzi batean. Berria - Mundua 2004-12-24
Behatzetan izozketa-sintomak hasi zaizkit. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.
Gizarte-desintegrazioaren sintomak dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.
Ausentzia ikaragarri baten sintoma. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 75. orr.
Gauza guztietan ikusten ziren agerian porrotaren sintomak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 270. orr.
Seinale txar horien aurka sintoma hobeago batzuk ere bazeuden. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.
Horrelako mugimenduak, ez indarraren, baizik eta ahuleziaren sintoma ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
Mendebaldeko munduan kolapsoaren sintometatik desintegrazioaren sintometara igarotzen bagara, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 363. orr.
Hedapen militarra militarismoaren emaitza izaten da normalean, eta hau gainbeheraren sintoma. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 428. orr.
Mendebalde modernoaren historian sintoma etsigarri bat, lehenengo Prusian eta gero Alemanian oro har, militarismoa sortzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.
Eduardo Fungairiño fiskalburu kargutik kentzea sintoma positibotzat har daiteke? Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Poema hauek lehen sintomei erantzuten diete, aspirinek bezala, eta hori dute ona. Berria - Kultura 2006-03-31
Lehenbiziko berri-emate horietan beretan ere argi dago fenomeno- eta sintoma-espektro zabala dagoela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.
Diskurtso primario, inkontziente baten sintoma-aztarrenak dituela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 110. orr.
Konbertsio-sintoma histerikoen sorrerari zegokionez, [...]. Berria - Kultura 2006-05-09
Baliteke arrakasta beti negatibo eta sarri nahigabeko honen ondoriorik garrantzitsuena den gizarte-sintoma barne-proletalgoaren alienazioak edozein kasutan ere planteatzen duen arazoa larriagotzea izatea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 253. orr.
Pertsona helduek edo bikotekidea dutenek beren burua masturbatzea desoreka psikologikoren baten edo heldugabetasun sintoma da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.
sintoma nagusiak (9)
antzeko sintomak (4); bestelako sintomak (3); gaitzaren sintomak (13); gaixotasunaren sintomak (3); gripearen sintomak (5); lehen sintomak (18); lehen sintomak agertu (3); lehenengo sintomak (3)
sintomak agertu (6); sintomak agertzen (6); sintomak agertzen hasten (3); sintomak arintzeko (4); sintomak hasi (5); sintomak izan (4); sintomak murrizten (4); sintomak sentitu (3)