Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sintoista (orobat xintoista) 1 izond Japoniako erlijio politeista eta animistari dagokiona.
Argi eta garbi aitortzen dut nola neure gaixoei eta hiesdunei erants dakiekeen adjektiboa -marxista edo kristaua, maoista edo taoista, budista edo sintoista, musulmana edo animista, materialista edo idealista, fededuna edo ateoa- hori besterik ez den enetzat. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 239. orr.
Taiko-danbor hotsak ermita xintoista batetik zatozan, ezta? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 82. orr.
• 2 iz erlijio horren jarraitzailea.
Erlijio kristaua eta Indietako erlijioak; hauek infernua eta paradisua dituzte; sintoisten erlijioak, berriz, ez du halakorik «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 363. orr.