Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
80ko hamarkadan sintetizadoreak eta elementu elektronikoak erabiltzen hasi zen. Berria - Kultura 2004-07-23
Badira animazio zinemaren historian hainbat errealizadore, ikertzaile lanetan ere aritu direnak luze eta zabal, batez ere Europan 20ko hamarkadan, horrelako musika sintetikoa sortzen jardun zirenak, 60ko hamarkadan lehen sintetizadoreak merkaturatu baino lehen. Berria - Kultura 2006-02-08
Sintetizadoreak ez al ditu txikitu film duinak izan zitezkeen lan asko? Berria - Kultura 2006-03-29
Hala ere, sintetizadoreekin gauza onak egin daitezke, betiere makinari bere soinua besterik eskatzen ez diozunean. Berria - Kultura 2006-03-29
sintetizadoreekin ere musika erasokor eta probokatzailea egin zitekeela erakutsi zuen. Berria - Kultura 2004-12-05
Genna (ahotsa) eta Lover (sintetizadoreak) cyborg-mozorro ikusgarri batzuk jantzita agertu zitzaizkigun taula gainera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 38. orr.
Kontzertua zoragarria iruditu zitzaidan: sintetizadorea eta pianoa, biolina, perkusioa eta nire amaginarrebaren ahotsa, mugimenduak, begirada eta irribarrea. Berria - Kultura 2004-12-18