Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jar gaitezen orain ikuspuntu sintagmatikoan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.
Maila sintagmatikoan (hotsak hizketan bata bestearen atzetik kateatzen direnean) hitz-azkenean eta, oro har, trabari bilkuretan ahoskabetzea da nagusi euskaraz. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.
Haatik, bilakabide sintagmatiko bati esker, kontsonante ozenen aurreko txistukariak ahostundu egiten dira. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.
Ingelesak, gooseberry wine "andere mahatsezko ardoa", gold watch "urrezko erlojua" eta abarreko mota sintagmatikoan, hitz ordenaz bakarrik baliaturik adierazten ditu erlazio batzuk, frantses modernoak preposizioen bidez adierazten dituenak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 174. orr.
Hizkuntzaren mekanismoa honetan dago finkatua: adierazleen eta adierazien batzean, eta hizkuntzaren linealtasunean oinarriturik sortzen diren ikurren arteko erlazio sintagmatikoetan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.
Diskurtsoan erlazio sintagmatikoak sortzen baitira hitzen artean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.
Joskera edo sintaxiari dagokion aldetik, esan nezake nereak omen diren bizi-puska sintagmatikoak elkarri josiko lizkioketen orratz eta bizi-hari paradigmatikorik ez dudala uste kausi litekeenik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.