Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sintagma 1 iz perpausaren barnean bakartu daitekeen elkarren ondoko elementu saila, bereziki perpausaren antolaketaren banakoetako bat osatzen duena.

Sintagma, beraz, hurrenez hurreneko unitate bi edo gehiagoz dago osatua beti.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Hitzaren, esaldiaren edo testuaren osagaiak (letrak, fonemak, silabak, hitzak, sintagmak, perpausak, isiluneak...) modu konkretu batean antolatzen dira hizketako edo idazketako egintza bakoitzean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 88. orr.

Besteak beste, paradigma eta sintagma ez dira bikote modura aurkezten, ez baitzait etiketak kokatzea interesatzen, kontzeptuak berez ulertzea baizik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 18. orr.

Hau da aglutinazioa: bi termino edo gehiago, berez desberdinak direnak baina eskuarki perpausean sintagman agertu ohi direnak, erabatekoa -edo analizatzeko zaila- den unitate batean lotzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 218. orr.

Enuntziatuak sintagma bat edo sinbolo sail bat esaldi bihurtzen du, eta berari zentzua izendatu ahal izango zaio, edo proposizio bihurtzen du, egia-balioa jaso ahal izango duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Kontrako norabideko bilakabideak bilatzeko, dena dela, ez dago paradigma- sintagma alderatzeetara joan beharrik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

Ia alferrikakoa da ohartaraztea sintagmen estudioa ez dela sintaxiarekin nahasten: sintasia [...] estudio horren zati bat baizik ez da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 283. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aglutinazioa sintagma mailan bakarrik gauzatzen da; haren eragina multzo jakin baten gainean gertatzen da; ez du besterik kontuan hartzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 219. orr.

Sintagma mailako lotura in praesentia da; sail batean batera dauden bi termino edo gehiago ditu oinarri. forma erregularren gainean osaturiko sintagma mota guztiak hizkuntzan sartu behar dira, ez hizketan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 159. orr.

Perpausa da sintagma tipo beteena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Deskribapen zehaztuak "Frantziako erregea" edota "Gipuzkoako hiriburua" gisako izen sintagmak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Beraz, to eta ing morfemek antzeko jokabidea daukate izen sintagman, aditz sintagmak izen sintagma bihurtzen baitituzte.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 65. orr.

Bereziki, pasiboak muinetik kanporatzen baditugu ere, esan nahi dugu by-osagaia preposizio sintagma dela perpaus pasiboan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izen sintagma (14); izen sintagma bihurtzen (3); sintagma bihurtzen (3); sintagma mailako (7); sintagma mailan (3); sintagma mota (5)

izen sintagmak (5)

aditz sintagmaren (5)

erlazio sintagmatikoak (3)

izen sintagmen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus