Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Betiko topiko ergelenak berriro alegia, filosofia arroxa batean orain, betiko eskema dikotomiko sinplistak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 164. orr.
Erran behar da atentaduen salbaikeriak ekartzen dituela menturaz arrazoi sinplista hortara. Herria 2003-10-02
Obsesio sinplista horren ondorioz benetako irudia ez dute antzematen. Berria - Mundua 2004-09-01
Badira, halere, sinplistegia eta aldebakarrekoa dirudien ikuspegi hori baino askoz ere ekarpen kritiko interesgarriagoak eztabaida horren gainean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.
Guztiz sinplista eta nahiko txotxoloa zen nire anarkismoa, baina ezaugarri biak ere ulertzekoak dira: txotxolotasuna, ezinbestean neurri batean, eta sinplista, hezkuntza zapaltzaile baten pean hazitakoak erantzun erraz eta sinpleak behar zituelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.
Zintzotasun dosi txiki batez aztertzen badugu auzia, alde batera utzi beharko dugu hain ezaguna, gogo-asegarria eta sinplista den diskurtso hori. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 102. orr.
Tamalez, sarritan planteamenduaren defentsa oso da sinplista, ebidentzia aritmetiko soil gisa azaltzen baita, bere indarra nonbait aritmetika horretan oinarritu nahirik bezala berriz ere. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 136. orr.