Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinplifikazio iz sinplifikatzea.

Ereduak ez dira ekonomia errealitatearen sinplifikazioak baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Hizkuntza bat ikasten ari zarenean faltan bilatzen duzu sinplifikazio gehiago, logika piska bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 48. orr.

Errua pilotariari leporatzea ez zait zuzena iruditzen, sinplifikazioa besterik ez da.  Berria - Kirola   2004-05-12

Halako sinplifikazio eskematikoa dela medio, irudituko zaigu errealitatea desitxuratzen dela; baina lehenbizi bere hartan aztertu behar da gertaera naturala.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

Askotan uste izaten da bihotzak ponpatzen duela odola gorputz osora, baina engainuzko sinplifikazio bat da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

"Ismoa, ista" atzizkiak ez zaizkit sobera laket, maiz kulturarik ezaren marka diruditelakotz, sinplifikazio esnobak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Afrikako zenbait iruditan aurki daitezkeen erabateko sinplifikazio grafikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Orobat, ikuspen, amets, uste gabeko lotura, sinplifikazio sarritan haur batenaren modukoak, zunda-botatze aliritzikoak, ezker-eskuin, guztiz jakin gabe nora daraman bideak. egitura juridikoaren sinplifikazioa, Europako Batasunari «izaera juridikoa» onartzea, Oinarrizko Eskubideen Agiria jasotzea, edo «gizarte politika hobeagoa» ahalbidetzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus