Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizonek, eta baita emakumeek ere, gauzen aniztasuna aintzat hartu gabe, berarekin sinpleziaren lasaitasuna erabili izan zuten. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 45. orr.
Egunetik egunera ohartuz joan zela andregai haren sinplezia, neskatoaren inozotasuna, bere hutsalkeria, gauza baitzen telofonoan segi eta segi egoteko ezertxo ere kontatzeko ez eduki arren. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 171. orr.
Belarriak tapatzeko egon nintzen, auskalo zer sinplezia asmatu behar zuen Soterok. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.
Elkarren aurka biribildu ziren, trikuaren modura, fusilak soilik erakutsirik geratu ziren, haizeari aurre egiteko, elurrari aurre egiteko, uste baitzuten, beren soldadu sinplezian, elurra eta hotza, eta ez errusiarrak, izan zituztela garaile. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.