Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinpletasun 1 iz sinplea, bakuna denaren nolakotasuna. (pertsonez)

Gotzainak, Jainkoaren gizonaren sinpletasun garbiaz hunkiturik, eskerrak eman zizkion Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Onginahiz interpreta dezala irakurtzen duena eta barka edo zuzen dezala kontalariaren sinpletasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 278. orr.

Gizon hark ideia baten sinpletasuna zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 154. orr.

Umearen barruko sinpletasunari dagokio. bi eskuak poltsikoetan dauzkan pertsona batek zer esan behar duen entzutera 13.000 lagun joatea eta 100.000 lagunek telebistaz ikustean kanpokoak liluraturik gelditzen dira gure sinpletasunaren arrakastarekin.  Berria - Kultura   2006-01-08

2 (gauzez)

Nerea zuen gogoan, harekin igarotako gaua, haren larruaren sentipena berean, bularren sinpletasun epela, gerrialdearen malgutasuna.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 235. orr.

3 (gauza abstraktuez)

Azken egoitzara lagundu dugu Hélène Gueraçague, otsailaren 21ean, bere 75. urtean, sinpletasun handienean.  Herria   2004-03-04

Natura, artzain bat, ardiak, jestu bat, bi hitz: mendez mendeko biziaren sinpletasun sakonean murgildua nago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Lege saliko eta erripuarioetan, alemanen, bavariarren, turingiarren eta frisiarren legeetan, sinpletasun miresgarria dago.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Hitz soil bat izan liteke deskripzioa, eta bere sinpletasunean gorde dezake potentzia handiagoa izenondoz beteriko pasarte batek baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.

Nire gustuaren sinpletasuna dela-eta.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 122. orr.

Aski ahul eta zapaldua nintzen, hots hamabi urteko haurra, denak sinesteko, absolutu baten sinpletasunari lotzen den bezala, osotasunez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Xalotasun edo sinpletasun santua [...] arreta bereziz bilatzen zuen beretzat eta maite zuen besteengan Frantzisko santuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Haren obra inolako tolesik gabe idatzita dagoenez, eta jatorri zuen antzinako nobleen sinpletasunaz, zabaltasunaz eta xalotasunaz mintzatzen denez, [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 274. orr.

Hildakoen belarri zoliaz, serioski aditu dute nire bidaldi handiaren meditazio isila, baserriko sinplet[a]sunean jaio eta hazitako mutiko hartatik, orain naizen honetaraino: gizon konplexu bat, arazoz eta angustiaz zamatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bere burugogortasun, euskortasun, ideia-sinpletasun eta ausardia berezkoari esker.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere sinpletasunean (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus