Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinpatiko 1 izond sinpatia pizten duena. (pertsonez)

Horrek ez dio eragozten neska ona eta sinpatikoa izatea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

Hori ez da arazoa, neska! -moztu zuen potolo sinpatikoak-.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.

Bikiak sinpatikoak ziren, jardun eta jardun ari zitzaizkidan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 13. orr.

Sinpatiko samarra da nirekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

Oso itsusia iruditu zitzaigun hiruroi: sinpatikoa, baina itsusia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 127. orr.

Oso tipo sinpatikoa zen, asko maite ninduen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.

Adin ederreko bikote sinpatikoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 161. orr.

Beharbada ez da hori Marcos komandanteordea sinpatikoago gertatzearen arrazoia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.

2 (bestelakoez)

Ahoa sinpatikoa iruditzen zait oraindik ere, ez dakit zergatik, ahoa eta begiak ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Begietsi nuen berriro argazkiko Joachimen aurpegia, gizonezko-aurpegi sinpatikoa, Baina hain ziren erleak sinpatikoak eta adiskidetasunera emanak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 225. orr.

2004ko urtarrilaren 20an pare bat solidariok beste ekintza sinpatiko bat egin zuten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 74. orr.

Eztabaida bitxia, bere barregarrian sinpatikoa begitantzen zaidana urteen buruan, batez ere anarkismoaren nahiz komunismoaren paradero beltzari erreparatuz gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.

Irribarre sinpatiko eta urrikalkor bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 94. orr.

Logela ttipi sinpatiko bat eta kanpoan baratzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

Sinpatikoak dira untxi-zapatilak, kolore bizikoak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 22. orr.

Ez dun ezer gertatzen esan dio modu sinpatikoan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 148. orr.

3 sinpatiaz (laugarren adieran) gertatzen dena.

Azal gazteago baten igurtziaz zeuen ximurrak suntsituko direlakoan, magia sinpatikoz edo?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

Musika-tresna horren tonu xarmangarria hainbat hari sinpatikok eragiten dute, hari nagusietariko batean nota ozen bat jotzen denean hasten baitira bibratzen hariok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

4 nerbio sistemaz mintzatuz, sistema horren zatia, zenbait organoren funtzionamendua borondateak parte hartu gabe zuzentzen duena.

Hox direlako geneon arabera kokatzen dira ornoak, saihetsak, giharrak, nerbio-sistema zentral eta sinpatikoaren egiturak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

5 tintaz mintzatuz, ikusten ez dena, harik eta erreaktibo egokia ezartzen zaion arte.

Giua kimikoa da, badaki nola egiten den tinta sinpatikoa!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.

Giuatarren etxean tinta sinpatikoaz idatzitako gutun batzuk aurkitu zituztela.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.

Tinta sinpatikoaren aukera bururatu zaizu, baina mundu honetan ez dago hori sinistuko duenik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 92. orr.

6 sinpatikoa egin sinpatikoa gertatu.

Marcos komandanteordea sinpatikoago egiten zait, baina ez dakit ziur zergatik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 154. orr.

Esan beharra dut Pertiren bizimodua ez zitzaidala oso sinpatikoa egiten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

7 sinpatikoarena egin

Sinpatikoarena egiten ez badu, ez du bezerorik izango.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 67. orr.

Uste dut beldur ziola bakardadeari, hortik beti sinpatikoarena egiten ibili beharra.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 153. orr.

Eta irrati esatariak orduan: «Potolitoaren beste gol bat», barrez, sinpatikoarena egiten.  Berria - Kirola   2004-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sinpatikoarena egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus