Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik dira sinonimoak, gaztelaniaz behintzat, kulturagabea eta aldeanoa, analfabetoa eta rurala, nekazaria eta kaikua, palurdoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 73. orr.
Ez baitira sinonimo denbora librea eta astialdia, pentsalari askoren iritziz. Berria - Gaiak 2004-03-03
Bizitza eternala, denek dakiten legez, horrorearen sinonimo da. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 149. orr.
Antzinakoen artean Hadesen ideia ez zen Infernuarenaren sinonimoa; izan ere, antzinako gizon prestu franko hantxe bizi ziren eroso asko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 134. orr.
Zentzu horretan, konkurrentziaren printzipioaren mundu osoko garaipenaren sinonimo da globalizazioa, antolamendu printzipioaren kaltetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.
Mimesis analogiaren aski sinonimo egokia da, funtsean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.
Azterketa batean, hainbat erdal hitzen sinonimoak eman behar zituzten ikasleek. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 60. orr.
Askotan elkarren sinonimo erabiltzen diren arren, garbi dago ikasketa eta heziketa ez direla gauza bera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 85. orr.
Leku ruralak sinonimo gaiztoak zituela jakin nuen, bai behintzat hiriko ikaskideen artean; aldeano, palurdo edota boronoen jatorri zela, nonbait. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 17. orr.
Izenik gabeko izenondoen pilatze bat da, eta izenondo horiek sinonimo kontestualtzat jo daitezkeelarik, alferrikako pilatze bat da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.
Garazin XANGO-GORRI izena bildu du agoteren sinonimo bezela. Herria 2003-10-30
Ekonomia hazkundea eta garapena sinonimo gisa erabiltzen dira, eta herrialde bat garapen bidean dagoela esaten da, kasu, 6.000 dolar per capita errentatik behera badago. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.
Sinonimoen hiztegia, Donostia, Elkar. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 385. orr.
Lautik gora ez dugu guk aurkitu, hau da, lau hitz sinonimo, denak monobokalikoak eta bakoitza bokal baten inguruan eraikia. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 209. orr.
Salneurrien eta zirkulazioan dagoen moneta masaren arteko harremanaren formulazioa hitz berekin gauza daiteke -edo hitz sinonimoekin- eta arrazoiketa berarekin lor daiteke. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.
sinonimo dira (5)
sinonimoak dira (8)