Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan dudanak argitzen du nola erromatar legea, lehen garaietatik bertatik, lurraldeko lege bihurtzen hasi zen, Pistesko ediktuan ikusten denez; eta nola lege godoak indarrean iraun zuen, aipatu dudan Troyesko sinodoan ageri denez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 203. orr.
Gure Elkartea ere batzar izugarri handia da eta, Sinodo jeneralak bezala, munduko alde guztietako jendea bizimolde batean biltzen duena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.
Hobe dela menturaz fedearen eta hizkuntzen eztabaida hau kontzilioetarik edo sinodoetarik at eramatea fakultateetara edo parlamentuetara. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 186. orr.
sinodoetan maiz ematen zaie apaizei eskopeta eta ehizakurra elizan ez sartzeko agindua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 35. orr.
Errusiako Sinodo Santuko apezpiku eta popeak ez zeuden oso gustura San Petersburgora etorri eta agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.
Kexa luze eta zehatza idatzi zien sinodo santuari eta San Jurgiren zaldunen ordenako kapituluari. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 185. orr.
Joanes Leizarragak 1564an Pauen bilduriko Sinodo Kalbindarraren mandatua hartu zuen eta Arroxelan 1571n hiru liburuki kaleratu zituen. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 323. orr.
Planetak, bakoitza bere bidea eginez, 180 urtetik behin, "sinodo" deitzen zaion posturan topatzen dira: alegia, planeta guztiak eguzkiaren alde batetik, eta lurra beste aldean justu Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 282. orr.