Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Are eragingarriago bihur daiteke akaso, erlojuak sinkronizatu, eta adostutako orduan denok kateari tira egitearena. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.
Erloju biokimiko sintetikoak sinkronizatzeko era ikertzen ari dira. Berria - Gaiak 2004-07-13
Lurra eta bere orbita Lurrarekin sinkronizatuta daukan zeruko puntu finko baten arteko bidea egingo du igogailuak. Berria - Gaiak 2004-08-19
Sukaldeko iturriari tanta eternal bat zerion, segundo bakoitzari oihartzun egiten ziona: bi hots segundoko beraz, bata bestearen atzetik sinkronizatuta, segundoa erdibanatuz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 208. orr.
Gustura egoten nintzen biei begira, elkarrekin oinez zihoazelarik [...] betiere pauso arinean, sinkronizaturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.
Agertokiko kantaria bere mugimendu zabarrak eta bere akorde zatarrak sinkronizatzen saiatzen zen bitartean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 167. orr.
Amak deitu zuen berriro, eta handik gutxira, sinkronizatuta baleude bezala, Elenak. Horrela ikasi genuen gozamena sinkronizatzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.
Argazki-makina bikoitz sinkronizatu bat hartu eta bi objektiboak begien arteko distantzia berera jarririk, eszena beraren bi ikuspegi zertxobait aldenduak hartzen zituzten bi plaka atera zitezkeen. Baketa hotsak, bonboa sartzen da orain, txastona gero, kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea, orkestra sinkronizatu bat segidan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.
Orgasmo sinkronizatuak ere primeran ateratzen dira sarritan hiru lagunen artean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 132. orr.
Aurretik, igeriketa sinkronizatuko proba jokatuko da. Berria - Kirola 2004-05-05