Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sinkope 1 iz konortearen galera igarokorra.
-Ez da ezer, sinkope txiki bat. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.
Aurreko igandean, hilaren 8an, sinkope koronario bat izan zuen, eta erietxera eraman behar izan zuten. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
Langraizko kartzelan astebete egin baino lehen eta ebakuntzaren zain zegoela izan zuen sinkopea. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
2 sinkopa.
Beste testu batzuk, berriz, hitz, hots, letra, silaba eta abarren manipulazioetan oinarrituak dira (aferesiak, apokopeak, sinkopeak, permutazioak). Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 13. orr.