Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baliteke, ordea, or (d) ots, orots hori, behialako urdeurruz sinkopatua besterik ez izatea ere. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 152. orr.
Bigarren zati jazzistikoan erakustaldia eskaini zuen, cadenza erritmikotik sinkopatua den perpetuum mobil-era pasatuz beheko errejistroetatik goienetaraino, akatsik gabe. Berria - Kultura 2004-05-15
Erritmo sinkopatuak eta jazz akorde bereziak eskaini zituen, ideia sinfonikoak nola garatu jakin gabe. Berria - Kultura 2004-03-13
Bakarlariak akats gabeko teknikarekin soinu gardena atera zion atariko joaldi lirikoari, eta erritmo bizia eta sinkopatua arku-kolpeekin bigarren mugimenduan. Berria - Kultura 2004-04-24
Cadenza zailean eta bigarren zati arin eta sinkopatuan harnasketa eta teknika handiaren jabea zela erakutsi zigun. Berria - Kultura 2006-01-07
Esaldien ibili sinkopatuak baizik ez ninduen lotzen idatzi beharreko orrira. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 7. orr.