Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotelera bidean taberna siniestro batera sartu gara. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.
Lekua siniestro samarra baino areago susmagarria da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.
Paisaia bare, hotz eta siniestro horretan. Berria - Kultura 2006-01-10
Ez behintzat umeak harrapatu eta haien gantz fina lortzeko lan siniestroaren gorabeheran. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 73. orr.
Istorio txit siniestroa, noski, industri iraultzaren hasiera halaber siniestroan hertsiki egokitzen dena. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.
Ez zekinat zer istorio siniestro moja bati eta marinel bati buruz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.
Montjuichek badu historia siniestro bat, eta hori oso oinordetza onuragarria da estatuak ankerkeria izugilea erabili behar duenerako. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 129. orr.
Hitz horiek entzun zituenean, egia esan, Alberto ez zen gehiegi arduratu, aitak halako solemnitate kasik erridikuluarekin hitz egin ohi zuelako, baina, une hartan, oihartzun siniestro batez durundatzen ziren bere burmuinean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 23. orr.
Auschwitzeko dutxak ez ziren askoz siniestroagoak izango. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 62. orr.