Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
singletasun iz singlea denaren nolakotasuna. ik bakuntasun.
Beti harritu nauen singletasun hunkigarri batekin amaitzen du Patrick Modianok Le livret de famille eleberria: [...]. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 120. orr.
Sar zaitez eta eraman Harenganaino zure multiplizitatearen azkengabeko izaera ulertezina, Berak sinplifika dezan bere esentziaren singletasunean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.
Ez dago adierazterik zenbaterainokoa den pertsonen arteko bereiz-izatea, hauek bata besteagandik datozenean esentziazko batasunean, eta batasun honetara berriro itzultzen direnean guztizko singletasunean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.