Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gramofonoak Cesar Franck-en sinfonia jotzen zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.
Filarmonicaren egoitzan, orkestrako musikariak Gustav Mahlerren laugarren sinfonia prestatzen ari zirelarik [...] gizon bat etorri zen Agnès de Espinosaz galde egiten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.
Hotz hasi ziren Schumanen laugarren sinfonia interpretatzen. Berria - Kultura 2006-04-04
Brahms aukeratu zuen bere kontzertuaren ardatz bezala, eta egile honen Biolin, Biolontxelo eta Orkestrarako kontzertu bikoitza (Opus 102) eta Bigarren Sinfonia Re Nagusian (Op 73) eman zituen. Berria - Kultura 2004-08-31
Txekiarrak Widorren Bigarren sinfonia re maiorrean eta Mendelsshon eta Bartholdyren Laugarren Sonata si maiorrean eskainiko ditu. Berria - Kultura 2004-08-03
Juan Crisostomo Arriagaren obra bi emango ditu BOSek, Juanjo Menak zuzenduta: Esklabo zoriontsuak eta Re nagusiko sinfonia. Berria - Kultura 2006-03-02
Mahlerren laugarren sinfoniako doinuak baitzituen buruan, txorien modura hegan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.
Bigarren zatian (Allegretto) sinfoniako momenturik ederrenak lortu ziren. Berria - Kultura 2004-01-16
Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren bosgarren mugimendua. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 296. orr.
Hizkuntza, sinfonia batekin erka dezakegu; izan ere, sinfonia horren errealitateak ez du zer ikusirik gero sinfonia hori joko den moduarekin; sinfonia jotzerakoan musikoek egin ditzaketen akatsek ez dute inondik ere errealitate hori arriskuan jartzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.
Mahlerren doinuak ere jotzen zituzten, batzuetan: pieza solteak, sinfonia zatiak, lurraren kantak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 220. orr.
Orokorrean, onik atera direla esan behar da, baina tonuen mugetan mugitzen den sinfonia lan latza eta konplexua da. Berria - Kultura 2004-06-06
Goizean, atzoko argixinta berberarekin abiatu dute [txoriek] kantu-sinfonia ondo entsaiatua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.
Ez zuen ematen neskari negarrontzien sinfonia gehiegi gustatzen zitzaionik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.
Zeren Maitasuna, Gorespena eta Gorazarrea, hirurak nahastuz moldatutako sinfonia sotil eta atergabea izango baita aurrerantzean nire bizitza osoa. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 111. orr.
Gaur ere lo tzarra: bizpahiru orduz bederen zurrungalariek gaitzeko sinfonia egin digute. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.
Goiz ederren sinfonia. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 68. orr.
Halatsuko zerbait izandu da neretzako toponimia, eta esan dezaket, ume-umetatik mila akorde sekretuz osaturiko sinfonia lurrezko hori adituz hazia dela nere bihotz koxkorra. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.
Laztan, irudi, musu, usain eta zapore sinfonia horrek aztoratu eta kitzikatu egiten ditu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 182. orr.
Sexua sekulako jaia zen, jolasa, komunikazioa, plazer sinfonia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.
beethovenen bederatzigarren sinfonia (4); berliozen sinfonia fantastikoa (3); bigarren sinfonia (4); eskainitako sinfonia (3); mahlerren laugarren sinfonia (3); plazer sinfonia (6)