Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sinetserraz (orobat sinets-erraz) izond erraz sinesten dena.
Egigurenen Ave María obra behartuaren ordurarteko interpretaziorik erosoena eta taularatze zoragarri eta sinetserraza lortu zuten, oso noizbehinka ikus daitekeen erakoa. Berria - Kultura 2004-10-31
Izenak horditu bezala egiten du adimena, sutu irudimena: izenak sinets-errazago bilakatzen ditu aurrena eta ezin dudatuzko hurrena, azkenerako mundua mundu denetik beti hor egon direla iruditzerainokoan, jakinak eta izatedun. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.