Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinestezin (orobat sinetsezin g.er., sinistezin g.er. eta sinets(i) ezin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinestezin agertzen da) 1 izond ezin sinetsizkoa.

Poz sinestezinak tristura arintzen zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Asmatutako istorio sinestezinak kontatzen dizkiot aztiez, nik sinetsiko banitu bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 126. orr.

Mailak eta baranda buruz behera zeuzkaten alderantzizko eskailera sinestezinak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.

Frantzisko eta bere lagunen bizimodu sinestezina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 940. orr.

Emakumeak berak ere interesaturik zeuden kontakizun odolgirozko eta sarritan sinestezinezko horietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Ez diezagutela gehiago hitz egin beren kimeretako izakiaz eta beren erlijio sinestezinaz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

Benetan amodio sinestezina zen, artista pintoreek baino ez duten horietakoa.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

Babesturik nengoelako sentimendu sinestezin horrekin nindoan noranahi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 303. orr.

Goxoa haren irri-karkailak aditzea, haren istorio ia-ia sinestezinak entzutea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Haren politika harropuzkeriaz eta ipuin sinestezinez elikatzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

Izpirituaren oihua, deiadar sinestezinez zeruak urratzen dituena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 58. orr.

Labirinto kiribilatu hau zentzugabekeria sinestezinez betea aurkituko du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 61. orr.

Ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

2 (predikatu gisa)

Sinestezina dirudi baina Indian harrigarriak harrigarrien gainean gertatzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 175. orr.

Gaur, dena dakidalarik, sinestezina ere iruditzen zait nola ez nintzen, orduan bertan, Via Appiako elkarrizketa hartantxe, egia osoaz jabetu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 178. orr.

Jainkoak hildakoak piztea sinestezina iruditzen al zaizue?  Elizen arteko biblia   Eg 26,8

Adak begiak zabaldu zituen, entzuten ari zena sinestezina gertatuko balitzaio bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.

Harrigarria eta ia sinestezina egiten zait, halako santutasun-ezaugarri eta egintzak erakusten dituenari zuk diozuna gertatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.

Ez al da hau guztia sinestezina?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 119. orr.

Ikuskizuna sinestezina zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Sinestezina zen, baina aldi berean nahastezina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Hori guztiz sinestezina da.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 34. orr.

Sinestezina izan zen esaldi horrek etxeko besteengan izan zuen eragina.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 10. orr.

Sinestezina da gertatu dena.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Sinestezina den gauza gertatu da...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 154. orr.

Sinestezina zitzaion hura bezalako batek Pepe Pinto, cante hondoaren maisua [...] ez ezagutzea.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 170. orr.

Guztiz sinestezina zen, ordea, emakume aberats batek hori egitea, hezibidea dela medio ez baitu horrelako keinurik egiten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 110. orr.

3 sinestezineko izlag sinestezina.

Niri dagokidanez, sinestezineko gogo biziz, eta hitzez adierazi ezin dizudan pozak gaindituta, diozun guztia onartzen dut eta egia hutsa dela aldarrikatzen dut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.

Sinestezinekoa da haren erortzea; ez du nork kontsolaturik.  Elizen arteko biblia   Nk 1,9

4 sinestezinezko izlag sinestezina.

Historia sinestezinezkoak baina gertatuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

Begira egoten zaizkit, ikusten naute, izakari harrigarri, sinestezinezko horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 272. orr.

Emakumeak berak ere interesaturik zeuden kontakizun odolgirozko eta sarritan sinestezinezko horietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gauza sinestezina (3); guztiz sinestezina (4); sinestezina da (26); sinestezina dirudi (6); sinestezina egiten zait (4); sinestezina iruditzen (13); sinestezina izan (4); sinestezina zen (9); sinestezina zirudiena (3)

gauza sinestezinak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus