Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sineskor 1 izond erraz sinesten duena, esaten diotena sinesteko joera duena. ik sinesbera.

Apaiz zahar sineskor bat zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 145. orr.

Aise erakutsi die Bush-ek Amerikano sineskorrei non zagoen gaizkia, nor ziren gaixtaginak.  Herria   2004-01-15

Edozein baldintzatan, menturaz Hokusaien eragin urrunez, kamikaze xume, sineskor eta umil baten moduan funtzionatzen nuen, ene kideen antzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

Jendetasuna, funtsean, animalia sineskor izatetik datorkigu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Begiek ikuspen bat izan zuten, jende sineskorrari mirarietan sinetsarazten dioten ikuspen horietakoren bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.

Nire segurantza sineskorrean, lasai lokartua nintzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 323. orr.

Rudolf enperadorearen izaera sineskorra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.

Sineskor izatetik, sinesgogor izatera iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

[Filologoa] fidakaitz eta sinesgogor amorratua baita dotrinanteekiko, fedekalte eta fedegalgarria, letrazko irudipen engainagarrien ezeztatzailea, izpiritu xano sineskorren, ideien eraikitzaile gezur-merkeen eta "bizitzen laguntzen duten" gezur polit kontsolagarrien etsai txarrena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Xiudadekumeak sineskorrak eta toleranteak direla genioen, eta halaxe dira, bai, informazioarentzat, zientziarentzat eta, nola ez!, artearentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Jakina baita gezurtirik handienak izaten direla sineskorrenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 291. orr.

• 2 iz sineskorra den pertsona.

Han, zibilizazioaren muga bero hartantxe, ugalduko zen Joan izena, sineskorren ohoretan erruz, eta sineskaitzen desohoretan franko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Baina sineskorrei beste galdera batzuentzat hizpide ez emateko, nahiago dut hau bere horretan utzi.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 455. orr.

Sineskorrentzako botikarik merkeena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus