Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argitasun pixkaten jabe dena erraz samar ohartzen da nik sinesten ditudan zera horiek denak fedetzat, sineskizuntzat eta ideiatzat hartzen ditudala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.
Fedearen zera honetan gertatzen da gauza bat beste ezertan gertatzen ez dena, eta honelatsu formula litekeena: sineskizunari dagokionez, itsuago eta argiago; zenbat-eta itsuago (sinetsi), orduan-eta argiago (ikusi). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.
Euskal Herriarekin sinesteak adierazten duena da hori guztia sineskizun bat dela, ikusten (edo entzuten) ez den zerbaitetan sinestea, ez den zerbait badela -edo, okerrago dena, izango dela- uste izatea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.
Jose Maria Satrustegik [...] bildu zuen sineskizun baten arabera, Donibane gauean ba omen da une bat zeinean harri guztiak ogi eta ur guztiak ardo bihurtzen diren. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 69. orr.
Likantropia, sineskizun ez ezik, metafora ere bada. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.
Mendebaldeko gizakiaren fede nagusia sineskizun hau izan zen beti: unibertsoa legearen mende zegoela eta ez kaosaren esku. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.
Herodetar asimilazionista zirenen gaitzespena ere bereganatu zuen; hauek juduak "herri berezi bat" zirelako sineskizun irrazionala deitoratzen zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.