Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sineskeriazale (orobat sineskeria(-)zale) izond sineskerien zalea dena.

Josefina, sortzez kreol eta sineskeriazalea, Enperadorearen lagun zetorren Baionara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 61. orr.

Eta zinez baitira sineskeriazale, apaizari diote Jainkoari baizik zor ez zaion errespetua eta fedea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 250. orr.

Munduan gorrotoa merezi duen amarik baldin bada, zurea bat, dudarik gabe!; haserrekorra, sineskeria zalea, santujalea, kontakatilua...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

Astearteak hortxe baitu, auskalo nondik, bere maldiziotxo elegaitzekoa, ostiralaren pareko, zeinetan zenbait lantxo egitea debekatzen zioten beren buruari baserritar eta artzain sineskeria-zaleenek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus