Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sinesmena eta sineskeria nonahi sumatzen dira. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 179. orr.
Ez nion erran emazte gazteari bere sinesteak sineskeria zirudiela, ene ustez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 129. orr.
Elezaharrez betea nuen gogoa, sineskeria eta superstiziozko lurralde honi buruz entzun edo irakurriak nituen historiez betea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.
Nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen, baina baita sineskeria eta superstizionea ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.
Ez, ez: hamahiru zenbakia harro daramat elastikoan, ez dut horrelako sineskeriarik. Berria - Kirola 2004-11-20
Sineskeriara emana naiz, eta beti iruditu zait seinale txarra hortzetako zotza lurrera erortzea, beraz, muker samar itzuli nintzen bestaldera. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 124. orr.
Oso sineskerietara emana zen; kalearen erditik ibiltzen zen, eta inoiz ez espaloitik; erdi-txantxetan erdi-seriotan esaten zuen eten behar ez zen hari ikusezinezko arrasto bat uzten zuela igarotzean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.
Irlandako sineskerien arabera, sorginen erratz magikoak ez dira lizarrez egiten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Zabaldu zure fedegabekeria lau haizeetara, oraindik ere sineskeriaren ilunpean galduta dabiltzan zure adineko gazteen artean zaudenean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 149. orr.
Erlijioak dituen eta izan dituen betiko arriskuak: dogmatismoa, sineskeria, intolerantzia, indarkeria... Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Lurra sakratua delako sineskeriak gehiago haserretzen zituen bakean ez uzteak baino. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.
-Herriak uste du gurutzea eskuetatik jausten zaionean hil dela osoro urkatua, baina horiek sineskeriak dira. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 151. orr.
Sorginak, fraideak, txiroak, prostitutak, astoak eta bestelako pertsonaiak erabiltzen zituen ezjakintasuna edo sineskeria salatzeko. Berria - Kultura 2006-05-06
Filosofiak, ordea, bide luzea egin du geroztik [...] eta izarrak eguzkia piztearekin batera nola, halaxe ezabatuko dira haren aurrean sineskeria guztiak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.
Hortik sortzen dira ere sineskeriak, gizakiez nonahi jabetzen direnak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 323. orr.
Heriotzaren eta hildakoen inguruko sineskeria eta aurreiritzi sozialen bidegabekeria erakusten ere saiatzen nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.
Aurreiritzi hura sineskeria bihurtu da eta barna sartu ditu erroak gogo-bihotzetan. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 109. orr.
Sinetsita nago, egun ere -eta ia sineskeria den uste berezi hori indartu egin zen gutun haiek irakurrita-, bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
Zeltiar sineskeria baten arabera, haurtxo bat intsusaz egindako sehaskan ipiniko balitz, haren galera izango litzateke, ubelduraz eta atximurrez belztuta utziko lukete sorginek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.
Indioen artean bada sineskeria bat: gaitz asko sendatu egiten direla birjina batekin sexu harremanak izanez gero. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 223. orr.
Hilketak ederreztatzeko sineskeria ere tartean sartzen da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 78. orr.
Niri gorpuzkiak ondratzea eta horrelakoak sineskeriak iruditzen bazitzaizkidan ere, gure kulturan sustraitutako kontuak ziren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.
Sineskeria horrek jota daudenek estilotzat daukatena ez da orrialde baten eragingarritasun edo eragingarritasunik eza, idazlearen itxurazko trebezia han-hemenkakoak baizik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 27. orr.
Badabil hor barrena sineskeria bat oso kaltegarria, zerbait berria onartu aurretik zaharra borratu behar dela, alegia. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.
Sinetsita nago, egun ere -eta ia sineskeria den uste berezi hori indartu egin zen gutun haiek irakurrita-, bazela Lajosengan indar-iturri misteriotsu bat, zenbait errekatxok dutenaren parekoa. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
-Hori sineskeria hutsa da; ez du inolako zentzurik. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 81. orr.
Hiru hauen argitan Jaungoiko bakarraren eta substantzia bakarraren ulertzera iristen gara, sineskeria hutsalak alde batera utzita. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.
Ergelkeria irudituko zaizu, sineskeria merkea, nahi baduzu, baina horrela pentsatu eta sentitzen dugu hemen. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 96. orr.
Sineskeria inozo horietako bat zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.
Sineskeria maltzur eta ilun batek baizik ez dezake plazer hartzea debeka. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 463. orr.
Fraideen sineskeria zitalak sorrarazitako irudi gorrotagarri eta nazkagarriez. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.
Nik okerrarazi nuen bere egiazko sinestetik [...] gezurrezko sineskeria galgarrietara. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.
Filosofatze zinezkoak ematen digun saririk ederrenetakoa, sineskeria zikinetatik libratzea da. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.
Gizadi negartsua sineskeria gupidagabearen mende. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 36. orr.
Abereak hiltzea debekatzen duen legea, alferreko sineskeria batean eta emazteen urrikalkeria batean oinarritzen dela, zentzuzko Arrazoian baino segurago. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.
Beste sineskeria guzietan ere, emetasunaren zantzua hartu izan dio jendeak hego haizeari. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 140. orr.
Argi sentitzen nuen nola barneratzen zitzaidan, mailaka-mailaka, motel baino ziur, Usherren sineskeria zoro baina zirraragarrien eragin gaiztoa. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.
Erromatar zaharren garaian, sineskeria berdintsua zegoen indarrean: itsasoratzean, ontzia portura iritsi artean, guztiz debekatuta zeukaten ile-azazkalen ebakitzea eta moztea: ekaitzaren beldurrak hala aginduta, noski. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.
Sorginkeria eta sineskeria klase guztietan sinesten zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.
Jauregiri besotik heltzen nion, eta une orotan markagailua errateko eskatzen nion, ez baitut inoiz begiratzen, sineskeria kontuak direla eta. Berria - Kirola 2004-04-13
Denborarekin, herria aspaldiko lokarrietarik, ohidura zaharkituetarik, erlijio sineskerietarik aske sentituko zenean, besterik izanen zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 60. orr.
Herri sineskeria zaharrok jakin-mina sortu zuten haurrarengan, bizitza osoan iraun zuen jakin-mina. Berria - Harian 2006-03-03
Herri-sineskeriaren arabera, alfonbran zuloa egiteko bezain indartsua da urdaileko azidoa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.
sineskeria hutsa (3)