Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kritika da eskuarki kaltegarriak izan daitezkeen materialismoari, fatalismoari, ateismoari, librepentsalarien sinesgogortasunari, gogoberotasunari eta sineskeriari erroak ebaki diezazkiokeen bakarra. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.
Mutil sendo bat, neskazale eta andre-ehiztari amorratua, hain finko baitzuen gauza orotarako sinesgogortasuna non ez baitzuen eztabaidarik onartzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.
Ez zion, beharbada, aurre egin nahi ezjakitunen sinesgogortasunari. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 148. orr.
Haren gorpuzkera mardul haragitsuari begirakune grinatsua jostea, eta seta eta sinesgogortasuna areagotzea dena bat izan zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.
Baina gero ezerezera itzultzen zen, sinesgogortasunera, bakardadera. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.
Tomi barre labur bat atera zitzaion, sinesgogortasunezkoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.
"Lizardiren Onuzki?", galdetu nuen nik erretorikoki, sinesgogortasun kutsu batez. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 146. orr.
Horregatik, lagunak itxura oneko ikusten duela esan dionean, nekez ezkutatu du sumindura sinesgogortasun-mozorroaren pean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 53. orr.