Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinesgogor 1 izond nekez sinesten duena, zalantzatzeko joera duena; sinesgogortasuna adierazten duena. ik sinesgabe.

Santo Tomas sinesgogorra zen, Kristoren zauria ukitzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 93. orr.

Egun osoan luzatuak nituen eskuak, herri sinesgogor eta errebeldeagana.  Elizen arteko biblia   Erm 10,21

Nazi sinesgogor goiargitu hauek ez zekitek kontu hauetaz!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Horregatik egin nien nik ere aurka eta etsaien lurraldera eraman, ea horrela haien barru sinesgogorra apaltzen zen eta zigorra merezia zutela aitortzen zuten.  Elizen arteko biblia   Lb 26,41

Ondo gogoan ditu Mirenek ama lotsatuaren, nekatuaren begirada sinesgogorra, eta alabaren keinu despistatuak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 182. orr.

Haien bihotza sinesgogor eta desleial bihurtu da; niregandik urruti joan dira; ez baitzaituzte zu gutxietsi, ni gutxietsi naute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Sineskor izatetik, sinesgogor izatera iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Nire sinesgogor aurpegiaren aurrean, zerbait ekartzeko agindu dio seme nagusiari.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 66. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Ez naiz fida -iritzi zuen bentazainak, sinesgogor-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 244. orr.

Abokatuak burua astindu zuen, sinesgogor Batzuek onartzen. zuten Paulok esana; beste batzuek, ordea, sinesgogor jarraitzen zuten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 135. orr.

Sinesgogor bazegoen ere Belasko hasieran, aho zabalik eta miretsita geratu zen azkenean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 108. orr.

-Horrenbesteraino, hortaz? -galdegin zion, artean sinesgogor antzean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Nire lehengusina irribarrez ari zen, oso sinesgogor hura ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 318. orr.

Cartierrek ezetz sinesgogor, felagen espioia dela, goi hauetan harriak baizik ez dituztelako alhatzeko ahuntzek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 128. orr.

-Nola hiltzailea? -erantzun zion Anak zakar samar, hiltzaile kontu hari sinesgogor eginez-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 95. orr.

• 3 iz sinesgogorra den pertsona. ik sinesgaitz 4.

Zonbaitek maitarzün ütsüz maite dügü arbasoen ganiko hizkuntza, bena San Tomas bezalako sinesgaitz eta sinesgogor hanitx beita eüskaldünen artean ere.  Herria   2001-05-31

Hizketa arrotzez mintzatzea, beraz, sinesgogorrentzat da seinale, ez sinestedunentzat.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,22

Halako erruki mugimendu moduko bat izan zen sinesgogor haren inguruan, fraide biltzar batean biraoren bat bota izan balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.

Baina Bko bi kondesak, gure sinesgogor hura ondoan baitzuten, harekin batera lotu zitzaizkion beren solas partikularrari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 208. orr.

4 izond/iz eszeptikoa.

Sinesgogor samarra da banku pribatuon jardunarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Dirua, bada, ideia edo sineste puru-purua da, dagoen idealik garbiena edo, hobeki esan, zikin-estaliena, eta hargatik esan ohi du herri-jende desengainatu eta sinesgogorrak diru zikina, estalkia kenduz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus