Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinesgarritasun (orobat sinisgarritasun g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian sinesgarritasun agertzen da) 1 iz sinesgarria denaren nolakotasuna.

Zenbat eta handiagoa delituaren basatikeria eta gorabeheren sinesgaiztasuna, orduan eta txikiagoa testiguen sinesgarritasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.

Bere nazioarteko sinesgarritasun eta itzala indartzeko asmoz.  Berria - Harian   2006-01-05

Sinesgarritasuna eman nahi nion istorioari, sinesgarritasuna politikoki zuzena litzatekeen jarreraren aurrean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

Ez da egia ETAri Gobernuari baino sinesgarritasun gehiago ematen diogula.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Batzuek diote ospetsuek mezua gehiago zabaltzen dutela; besteek mezuari sinesgarritasuna kentzen diotela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 147. orr.

Beraz, gure susmoak frogatuko balira, edo okerrena, baten batek frogatuko balitu eta ezagutzera eman, gure alderdiak, esan bezala, sinesgarritasuna galduko luke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

Gobernu errepublikarrak sinesgarritasuna eta urte hartako hauteskundeak galdu zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 160. orr.

Sinesgarritasuna eginen dugun lanak ekarriko dio "Euskal Herriko laborantza ganbarari".  Herria   2004-06-10

Sinesgarritasuna ez duk kontakizunean jokatzen, kontakizunaren prestakuntzan baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

Zer sinesgarritasun izan lezake orain?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 75. orr.

Ez dakit zer sinesgarritasun duten Lamassoureren hitzek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Bat-bateko aldaketa horren neurriak baldintzatuko du erreformaren sinesgarritasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

Iruzur hauekin aldizkari zientifikoen sinesgarritasuna ere kolokan jarri da.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Batzorde berriaren zilegizkotasuna kideen sinesgarritasunean oinarrituko.  Berria - Mundua   2006-05-09

Haren sinesgarritasunaren benetako neurria, egia esateko edo ez esateko duen interesa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.

Erori diren bertsoaldiak narrazioaren elementuak behar bezala lotu ez eta sinesgarritasunean eragin zuzena izan duelako erori izan dira.  Berria - Harian   2005-12-18

Ni idazlea naiz, eta idaztearen funtsezko legeari baizik zor nion errespetua: sinesgarritasunari.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 132. orr.

2 (izenondoekin)

Horregatik, Gipuzkoako Auzitegiak uste du neskaren deklarazioak «sinesgarritasun gutxi» duela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren elkarrizketarako deia positiboa dela esan zuen Aralarrek, baina ez zion sinesgarritasun handirik eman.  Berria - Harian   2005-02-02

Horrek sinesgarritasun handiagoa eman zion informazio sasiko hari.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 26. orr.

Sinesgarritasun handiagoko zeozer asmatu beharko bailitzateke, beste gabe egiak gezurra gainditzea eragingo lukeena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 259. orr.

Ikerketa horren emaitzek sinesgarritasun eskasa dute.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Garai urrun haietan, hautagai baten balio eta sinesgarritasun politikoa, mintzaldiaren ondotik eskaintzen zuen aperitifaren oparotasunaren arabera trenkatzen zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 195. orr.

Zinez uste dut Frantziako Elizak bere sinesgarritasun etikoa galdu duela XIX. mende hondarrean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Kristauen komunitatea oso une zaila bizitzen ari da, bere sinesgarritasun morala kolokan baitago.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

«Politika publikoak sinesgarritasun osoa galdu du herrialde horietan, eta horregatik alferrik da lege berriak sortzea.  Berria - Gaiak   2004-09-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Komunikazioa, ordea, ez da sinesmen kontua, baizik eta sinesgarritasun kontua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

Lucio Gutierrez presidentearen sinesgarritasun maila %3,9 da.  Berria - Harian   2005-04-20

Argazki-sekuentzia baizik ez da gai -argazkiaren arhkéak berekin duen sinesgarritasun-indarraren eraginez-, horren bortizki ez bada ere, filmeko sekuentziarekin alderatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Vitruvioren kritika estetikoa eta morala da, aldi berean, eta ez da materialen izaerari zor zaion leialtasunean oinarritzen [...] sinesgarritasun-premian baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 260. orr.

Maila sozialean, demokraziaren gaineko halako sinesgarritasun galera garbi bat gertatu da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Aipatu ikerketan, ageri-agerian gelditu zen masa-hedabideek Euskal Herrian duten sinesgarritasun-defizita.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.

Zuzendarien dimisioak soilik emango lioke «sinesgarritasun puntu bat» asteazkeneko bilerari.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

Planak duen gabeziarik handiena sinesgarritasun-eza da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beharkizun hori oso kontuan hartu zuten gobernuek, eta, hala, diru-sinesgarritasunaren alde egitea erabaki zuten, diru bakarraren igarobiderako baldintzetan ofizialki ipiniz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus