Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berehalakoan, halako ausardia sinesgaitz batez, eskutik heldu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.
Mirakulu sinesgaitz baten eraginez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.
Alemaniarren okupazioaren denboran, eta Parisen bizi ginela, bi bidaia sinesgaitz egin genituen Hego Euskal Herrira. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 64. orr.
Torturak bere horretan dirauela esan zuen, Auzitegi Nazionalean 18/98 bezalako epaiketa «sinesgaitzak» egiten direla. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Irribarre sinesgaitza egin nuen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 67. orr.
Gol sinesgaitz bat sartu du Mendietak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 43. orr.
Egiaz, Botanikoa oasi sinesgaitza da, Pradoko zirkulazioaren burrunba ikaragarria urruntzen duena. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.
Sinesgaitza da honelako leku baten ondo sentitzea, baina ni ondo sentitzen naiz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.
Sinesgaitza da, hala ere, Frantziskok Sultanaren aurrean bere espiritutik hain urruti dagoen argudioa erabili izana. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1148. orr.
Roberti sinesgaitza zitzaion batzuetan horrelako haur batek hain ulermen izugarria izatea. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 14. orr.
Aliziari sinesgaitza iruditzen zaio oraindik bart gertatutakoa, amets hutsa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 159. orr.
Sinesgaitza gertatuko litzaizueke guretarrek zer hartu duten sorgintzeko... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 38. orr.
Sinesgaitz gertatzen zait Maximilian plaza inoiz toki baketsu edo atsegintzat hartu izana. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 24. orr.
Aski sinesgaitza da arma horrek gure garaia arte irautea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 255. orr.
Zure istorioa erabat sinesgaitza da eta badakizu. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 61. orr.
Sinesgaitza edo ez, egia da. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 119. orr.
Suharki, aberri-zale agertzen direnen diskurtsoen muina sinesgaitzago zait, manipulazio hutsa irizteraino batzuetan. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 131. orr.
Oraindino ere bonba-zulo erabat sinesgaitzak ikusi ahal dira. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.
Egosketen lurrinak eta usain sinesgaitzenak sortzen ziren han. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.
Gure identitatea, azken finean, kontakizun bat delako, kontakizunik sinesgaitzena. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.
Modu sinesgaitzean antzezten zituen animaliekiko sexu egoerak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 31. orr.
Realak, modu sinesgaitzean, markagailuari buelta emanez irabazi du partida. Berria - Kirola 2004-11-23
Ez nintzateke ausartuko esaten pozik, harriturik edo sinesgaitz galdetu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 178. orr.
Diruagatik?... -sinesgaitz begiratu zion, kirtenkeriaren bat entzun izan balu bezala. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 185. orr.
Sinesgaitz behatu nion, nekizkien guztiak kontatzeko prest. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.
-Benetan? -galdetu nion sinesgaitz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 101. orr.
Burua astindu nuen, sinesgaitz. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 258. orr.
Ezker-eskuin mugitu zuen burua, sinesgaitz. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 118. orr.
Begi sinesgaitzez begiratzen zioten Agustinari gizonak eta neskatoak. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 171. orr.
San Tomas bezalako sinesgaitz eta sinesgogor hanitx beita eüskaldünen artean ere. Herria 2001-05-31
Laborari debota eta fraile sinesgaitza elkarrekin ehortziak dira. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 200. orr.
Santo Tomas sinesgaitzak, aurreko agerkundean ez baitzegoen beste lagunekin, esaten du: "Ikusten ez badut, ez dut sinetsiko". Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.
Sar ezak hemen behatza eta ikus ezak egia, eta ez adi izan sinesgaitza, baizik sinestuna. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.
Oraingoan aurrez aurre begiratu nion, mirari baten aurrean sinesgaitzok begiratu ohi dugun harridurarekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.
Merkatari zuhur bezala, aurkitutako harribitxia sinesgaitzen begietatik ezkutatzen zuen eta, bere gauza guztiak salduz, hura erosi nahi zuen isilpean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.
Izan ere, antigoaleko jende askorentzat, bihotza baitzen kontzientziaren organoa eta burua sentimenduena, orain burmuinaz pentsatzen dugula hain begi-bistakoa denean, inoiz bestela izan zitekeenik ere sinesgaitz egiten zaigun arren. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 52. orr.
Sinesgaitz egiten da hemen iturriko ura ez edatekoa izatea. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 213. orr.
Ikusleari sinesgaitza egiten zaio Jose Garfia hiltzaile gupidagabearen onbideratzea. Berria - Kultura 2004-09-21
Öchlerrek harrituta begiratu zidan, sinesgaitza egingo balitzaio bezala nire ezjakintasuna. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 310. orr.
Sinesgarri izan nahi zuten hitzek, ordea, sinesgaitz egin zuten kontatutakoa. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 163. orr.
· Sinesgaitz samarra egiten baitzitzaidan tipo bitxi hura halako aingeru baten aita (edo aitaordea behinik behin) izatea. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 44. orr.
Ez zuen sinetsi nahi Justina don Leonardorekin ezkontzera zihoanik; are sinesgaitzago egiten zitzaion bezperan elkarrekin bizi izandakoa akordura zetorkionean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 187. orr.
sinesgaitz begiratu (3); sinesgaitz egiten (4)
sinesgaitza bada ere (3); sinesgaitza badirudi ere (3); sinesgaitza da (27); sinesgaitza dela (3); sinesgaitza dirudien arren (3); sinesgaitza egiten (4); sinesgaitza iruditzen (4); sinesgaitza izan (3); sinesgaitza zen (4)