Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Alauiri «gaizkiaren ikur eta sinesgabetasunaren agente» izatea leporatzen dio ahotsak. Berria - Mundua 2004-06-24
Azkenik, Hamaikei agertu zitzaien, mahaian eserita zeudela, eta aurpegira bota zizkien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako. Elizen arteko biblia Mk 16,14
Sinesgabetasun beraz erreakzionatu nahi izan nuen Alos-Torreako gertakariak amestu eta hurrengo goizean bele batek kua-kua eginez esnatu ninduenean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.
Irribarrea sentitzen du ezpainetan, sinesgabetasunak ekarri ohi duen ezpain zabaltze arin bat. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 86. orr.
Boninok sinesgabetasun zeinuren bat atzeman bide zuen nirean, zeren bere jarduna moztu eta, halako doinu apur bat minduan, esan baitzidan: [...]. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 259. orr.