Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sinesberak ginen, eskarmentu gutxikoak. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.
Ez naiz oso sinesbera; oraintxe bertan ere, dudak dauzkat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 127. orr.
Jainkoak ez ninduen bertze anitz jende bezain sinesbera egin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 571. orr.
Nork ez daki itxuratasun sentikorrak arrazoiaren indarra duela herri sinesbera eta txundierrazean? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.
Ez ulertzera, ez bilatzera, ez jakitera ohituta zegoen behinolako arraza sinesberakoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 212. orr.
Piztia beratua (hozbera, minbera, gaixobera, sentibera, bihozbera, sinesbera) edo beratzen jarritakoa... Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.
Hainbeste gerra eta errege istilu bizi izan dituen euskal lur sinesbera honetan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.
Hil behar duten ardi bat baino sinesberagoa baitzen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.
Geroztik, edonolako gezurren aurrean sinesbera izaten jarraitzen badut ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 137. orr.
Santo Domingon jendea oso sinesbera da sorgin eta azti kontu horietan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 78. orr.
Orain jendea antibiotikoetan sinesberago da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 162. orr.
Bizitza horiek idatzi dituztenei batzuetan sinesberegiak izatea egotz badakieke ere Jainkoak ezbairik gabe egin dituen gauzez, [...]. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 276. orr.
Sinesberak izutzeko asmaturiko ipuina da. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.
Deabruak, sinesbera eta mesfidantzarik gabe, erantzun zion: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.
Gure herriska bixion arima pixarra pozointzera sartu den azken funtzionario berria, eta honen esanera erne eta sinesbera jarri den herriskotako jendaje ikasi informatua. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 80. orr.
oso sinesbera (3); sinesbera egin (3)