Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sinergia 1 iz hainbat eragile edo elementuk batera jarduteko ekintza, ondoriotzat bakarkako emaitzen batze hutsa baino emaitza ahaltsuagua ematen duena.

Etorkizunari begira ere, elkarlan horrek berebiziko garrantzia izaten jarraituko du: sinergiak sustatu eta garatu behar dira, baita baliabideen erabileraren optimizazioa bilatu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Europako bost talde ahaltsuenen artean segitu gura du kooperatibak eta, horretarako, sinergiak bultzatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

«Harremanak eta sinergiak bultzatzea ere bada helburu», azaldu du Garazi Andonegik.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Gainerako herri mugimenduekin sinergiak lortu behar direla azpimarratu du talde ekologistak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Talde berriak 2006rako mozkinak emango dituela uste du Santanderreko Zuzendaritzak eta 560 milioi euroko sinergiak ere lortuko direlakoan dago.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

Geure enpresen eta atzerrikoen artean sinergiak bilatzen lagundu behar dugu.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

«Sinergiak» eragin nahi dituzte zientzia eta teknologiaren alorrean, enpresen kudeaketan eta giza baliabideen garapenean.  Berria - Ekonomia   2004-04-03

Desio izeneko tranbia irakurri ahala, ziurrenik zuk ere atzemango dituzu Stanley Kowalski eta Blanche DuBois protagonisten sinergia osatzen duten bost osagai nagusiak: indarkeria, pertsonaien jatorri kontraesankorra, sexualitatea, bakardadea eta egia/gezurra erlazioa.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 9. orr.

Gaur egungo erretorikan, aldiz, diskurtsogintzan etengabe, sinergia bidez eta elkarri eraginez diharduten alderdiak dira kanonak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 180. orr.

2 (izenondoekin)

Halaber, nazioaren garapenerako «sinergia berriak» sortu behar direla eta «ikuspegi endogamikoak apurtu» beharra dagoela iritzi zion Sotok.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Hazkunde eta diziplina fiskalaren arteko sinergia hobeak lortzea da helburua.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Indar politiko desberdinen arteko «sinergia plurala» lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Sektore pribatuarekiko sinergia ereduzko baten bidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez dago inongo sinergia aprobetxamendurik, eta ez du aldaketa politikorik ordezkatzen», esan zuen Barrenak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus