Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaurko manifestazioarekin bat egin dute euskalgintza, sindikalgintza, hezkuntza, gizarte, kirol edo kultur alorreko hainbat eragilek; hala nola, ELA eta LAB sindikatuek, Bilgune Feministak, EHEk, Askatasunak, Batasunak, Ikasle Abertzaleak taldeak, Segik, Bai Euskal Herriari taldeak eta Etxeratek. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
Euskalgintza sindikalgintzan txertatu. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Euskalgintzan, sindikalgintzan edota osasungintzan dabiltzanak. Berria - Harian 2005-05-26
Politika alorreko, sindikalgintzako zein kulturgintzako ordezkaritza zabala. Berria - Harian 2005-12-01
Euskal Herriko bizimoduko esparru guztietan gertatu zen aldakuntza: politikan dela, sindikalgintzan dela, erlijioa ulertzeko eta bizitzeko eran dela, emakumearen statusean dela... nonahi. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 17. orr.
Sindikalgintzak Euskal Herrian dituen erronkak ez dira gutxi. Berria - Ekonomia 2004-11-27
Besterik da sindikatu bakoitzak duen oinarrizko estrategia, ez bakarrik sindikalgintzan edo maila sozialean, baita arlo politikoan ere. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Sindikalgintzaren bidetik ekin zion lanari. Berria - Mundua 2004-06-27
Txostenak Europaren eraikuntza, euskal sindikalgintza eta Europako Konstituzio Ituna ditu aztergai. Berria - Euskal Herria 2004-11-11
Gerra Zibila eta ondoko garapen soziala gogorarazi diozu hasteko, eta nola sindikalgintza estatuko aparatuan integratuta zegoen garai hartan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.
Sindikalgintzan hasi zuen ibilbide publikoa, 1978an. Berria - Euskal Herria 2006-03-02
Ikasle garaiko manifestaldiak, bilkurak, politika eta sindikalgintza ahantzi nahi zituen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 159. orr.
Sindikatuok eta sindikalgintza abertzaleak helburu horien araberako ekarpenak eta ekimenak egin beharko genituzke. Berria - Euskal Herria 2006-04-16